XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin batean, auzokoek urrunean kaskodun gizon batzuk ikusi zituzten eta erromatarrak ez baina bide ingeniariak zirenez, azkar eta makina handien eta, hain jakintsuak ez ziren beste gizon batzuen laguntzaz, egundoko errepidea egin zuten, hori bai kortxo-irekigailu batek baino bihurgune gehiago zituen.

Mendiaren oinetan, sugearen antzera bihurguneka zihoan errepidea, errekatxoaren albotik.

- Aurrerakuntza da -esan zuen herriko igarle ofizialak.

Aurrerakuntzak sugearen itxura duela auzokoek aurkitu zuten eguna izan zen.